Sarek eta Etxerat-ek datorren ostiraleko kalejiran parte hartzeko deia egin dute
Sarek eta Etxerat-ek, gehiengo euskal sindikalarekin eta Iruñerriko peñekin batera, datorren ostiralean, ekainaren 30ean, antolatu duten Etxera Kalejiran parte hartzeko deia egin dute. Bertan, urruntze politikoaren amaiera aldarrikatu eta denak etxera itzultzea eskatuko dute, izan ere, adierazi dute, elkarbizitzan aurrerapausoak emateko konponbidean jarri behar dutela preso, iheslari eta deportatuen auzia. Arratsaldeko 20:00tan abiatuko da Sarasate pasealekutik.
2023-ko ekainak 26
Gehiago
Abartzuzako bizilagunek Anderatzeko bideen auzia ikertzeko eta bide publikoak defendatzeko eskatu diote Udalari
1
