“UPN kanpora” oihuak nagusitu dira Ibarrola alkatearen lehenengo prozesioan

Istilurik gabe, poliziaren presentzia handiarekin eta aurreko urteko tentsio gutxiagoarekin igaro da aurtengo Sanferminetako prozesioa. "UPN kanpora" oihuak ibilbide guztian zehar aditu dira, eta Kuria kalean areagotu egin dira. Cristina Ibarrola UPNko alkate berriaren estreinaldia izan da, "segurtasun kapsula" formatoan.