“Euskal Kultur Asteburua” ospatuko da Bianan

Adin guztiendako ekimenak izango dira asteburuan zehar euskara zonaldean bultzatzeko.

2014-ko apirilak 11

Ttiki-Ttaka Errioxako euskaldunon elkarteak antolatuta, zirku tailerra, dantza, musika, jolasak, bazkariak, kontzertuak … denetariko egitaraua antolatu dute. Ttiki-Ttaka elkartea bertako euskaldunek eta Erentzun, Lantziego, Assa, Bastida, San Bizente Ikastolek eta Oiongo IKA euskaltegiak osatu zuten 1992. urtean. Eskualde horretan euskaldun berrientzat “ingurua, harremanak eta bizitzako esparru guztiak gazteleraz” zirenez horrek “oso zaila egiten zuen ikasitako euskara erabiltzea eta mantentzea“. Hortaz, “hutsune nabarmen” hori zela eta elkartea osatzea erabaki zuten.

Gehiago