Carolina eta bere familiaren etxegabetzea geldiaraztea lortu dute Buztintxurin

Haritu Elkarlaguntza Sareak etxegabetzea geldiaraztea eta atzeratzea lortu dela ospatu du eta Carolinarentzat eta bere familiarentzat alternatiba baten bila jarraituko duela adierazi du.

2023-ko ekainak 22

Buztintxuriko familia bat, bi adingabe bere kargura dituela, etxegabetzeko arriskuan dago. Etxegabetzea gaur goizeko 8:30etarako aurreikusita zegoen, horregatik Haritu elkarlaguntza sareak Buztintxuriko Santos Otxandotegi kalean elkarretaratzea egin du, Carolina eta bere familiaren etxegabetzea salatzeko.

Pisuaren jabea Testa Residencial da, Blackstonen funts putrearen filiala eta 11.000 etxebizitza baino gehiago ditu. Carolina eta bere familiak ordea, oraindik ez du bizitzeko alternatibarik aurkitu. Egoera honi aurre egiteko Harituk mobilizatzeko deia egin du Carolinaren etxe parean. Elkartasuna eta herri babesaren ondorioz gaurko etxegabetze prozesua gelditzea eta atzeratzea lortu da. Harituk adierazi duenez, etxeen espekulazioarekin amaitu behar da. Jakinarazi dute gaurkoa ez dela amaiera bat izan eta Carolina eta bere familiarentzat alternatiba baten bila jarraituko dutela.

Gehiago