Zahartzaroan etxebizitza eta zaintza erronkei irtenbide amankomunak

Geltokia saio berri honetan Etxekide ekimena ezagutuko dugu Maite Velasco eta Begoña Sadabaren eskutik. Beren zahartzaroa nola bizi nahi duten erabakitzeko, etxebizitza komunitarioaren proiektua jarri dute martxan Etxekide kooperatibako kideek. Etxebizitza eskubideaz hitz egingo dugu solasaldiaren tartean, eta bukatzeko, txitxirioak berrerabiliz egindako errezeta goxo bat prestatuko digu Koldo Garciak.