Kaparrosoko makroetxaldearen handitzeak ingurugiroan eragingo lituzken kalteaz ohartarazi dute

Makroetxaldeen aurkako Nafarroako Plataformak gaur goizean Ingurugiro Departamentuaren aurrean Valle de Odieta enpresak Kaparroso duen ustiategia handitzeko egin duen eskaera atzera botatzea eskatu dio Gobernu Foralari. Handitze honek eta hondakin organikoen biometanizazio guneak ingurugiroan eragin dezaketen kalteaz ohartarazi dute.