Arrosadia auzoko familia baten etxegabetze arriskua salatu dute
Etxebizitza Sindikatuak azaldutakoaren arabera, Arrosadia auzoan bizi den familia baten etxe-kaleratzea gelditu egin dute. Azken hilabeteetan etxea uzteko presioak jaso eta gero "etxegabetze ilegal saiakera" izan dela salatu dute. Familia honen aurka etxegabetze prozedura abian bada ere administrazioak ez diela inolako alternatibarik eskaintzen salatu dute.
2023-ko maiatzak 25
Arrosadian etxegabetze ilegal bat ekidin dugu, baina etxegabetze mehatxuak aurrera darrai. Adi hurrengo deialdiei.
Etxejabeen inpunitatearekin amaitu. Autodefentsa sozialista antolatu.
— Kontseilu Sozialista Iruñerria (@Kontseilua_Iru)
Gehiago
Testak Iruñeko etxegabetu nahi dituen familiek iragarri dute euren etxebizitzetan geratuko direla kontratuak amaitzerakoan
Erriberako 60 familia etxegabetuak izateko arriskuan daudela ohartarazi du Haritu etxebizitza sindikatuak
