“Etxebizitza duina guztientzat” aldarrikatzeko ekintza bat egin dute LABek eta Ernaik Iruñean

Salesianotan eraikitzen ari diren dorre ezagunetan eginiko ekintzan, LAB sindikatuak eta Ernai gazte erakundeak Iruñean herritar gehienondako dagoen etxebizitza politikarik eza salatu dute. Izan ere, Salesianotan “aberatsendako etxebizitzak egiten ari diren bitartean, langileok eta gazteok hiritik alde egin behar izaten dugu” espekulazioa dela medio.