Aralarren egin nahi duten gasbidea salatu du Jauzik

Jauzi Ekosozialak Aralar Zaindu Dezagun plataformako kideekin batera Aralarko Parke Naturala zeharkatuko duen gasbide proiektua salatu dute. Gasbide honek izango zuen inpaktua azpimarratu dute, eta alternatibak badirela nabarmendu dute. Larunbata honetan Lekunberrin izanen den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.