Martxoaren 23an ikasleak mobilizatzeko deia egin dute euskararen alde

Hezkuntzan euskara normalizatzeko eta bere garapenerako behar diren baliabide eta inbertsio guztiak bermatzeko mobilizazioak eginen dituzte datorren martxoaren 23an. Ikama, Gazte Euskaltzaleen Sarea eta NUP Euskara Taldea elkarrizketatu ditu Ahotsa.info-k ikasle greba honen arrazoiak eta Hezkuntzan euskarak duen egoera ezagutzeko.