Pobretzeari aurre egiteko pentsioen eta soldaten igoera aldarrikatu du ELAk

ELA sindikatuak ekitaldia eta elkarretaratzea egin ditu gaur Iruñean pentsioen murrizketa salatzeko eta soldaten defentsan. Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak Udaletxe Plazan egindako elkarretaratzean adierazi duenez kexkatuta daude gizartean ematen ari den pobretze prozesuarekin eta zerbitzu publikoen indartzen ez direlako. Bestetik, eskatu die Nafarroako alderdiei pentsioen erreforma ez onartzea.