Kirol-kudeaketaren sektoreko lan-prekarietatea salatu eta borrokan diren langileei babesa eskaini diete Barañainen
Kirol kudeaketaren sektorean hiru hilabetez luzatzen den lan gatazka honetan Barañaingo herritarren babesa eta elkartasuna jaso dute langileek gaur egindako manifestazioan.
2023-ko urtarrilak 14
Udal Gobernuarekin “atsekabetuta” daudela adierazi
dute Lagunak kirol klubaren langileek, KPIa igo zaielako enpresei, baina igoera
horrek ez du eraginik izan langileengan. “Erakundeek ez dute ezer egin
gure alde”, eta arbuiatu dute Barañaingo Udalaren azken osoko bilkuran
aurkeztutako mozio baten aurka azaldu zela Navarra Suma eta PSNk abstentzioara
jo zuela.