Suhiltzaileak Iruñean mobilizatu dira, Nafarroako Gobernuak baso-suteekin izandako utzikeria salatzeko

Nafarroako Gobernuak antolatu duen “Baso-suteak: analisia, gogoeta eta erronkak” izeneko jardunaldiaren hasiera aprobetxatuta, Suhiltzaileak elkarretaratze bat egin dute Tres Reyes hotelaren parean.

2022-ko irailak 30

Elkarretaratze horren bidez salatu nahi izan dute ezen, ekaineko suteen ondoren Gobernuak zenbait neurri hartuko zituela agindu bazuen ere, ez duela ezer egin Suhiltzaileen Zerbitzua hobetzeko eta uda honetan gertaturiko baso-suteei eta antzeko egoera larriei aurre egiteko.

Gehiago