LAB: “Aldaketa sakonak bultzatzen dituen sindikatua gara”

Iruñean LABek antolatu dituen hiriburuetan egindako lau ekitaldietatik azkena, Labrit pilotalekuan izan zen pasadan ostiralean. Bertan, borrokak merezi duela nabarmendu dute berriro ere.

2022-ko urriak 9

Garbiñe Aranburu koordinatzaile nagusiak eta Nafarroako bozeramaile Imanol Karrerak hartu dute hitza Iruñean, besteak beste, eta LABek ordezkatzen duen euskal sindikalismo berria inoiz baino indartsuago dagoela adierazi dute. Hain zuzen ere, adierazi dute hauteskunde sindikalak bereziak direla, ahalduntze ariketa bat direlako. Eta ahalduntze prozesu txikien bidez garatu ohi da sindikalismoa.
Honela gauzak, LABek aldaketaren protagonista izatea eskaini nahi die euskal langileei, hauteskunde sindikalen zein eguneroko borrokaren bitartez. Hala, antolakuntza eta borroka kolektiborako deia egin dute sindikatutik. Izan ere, zenbat eta sendoagoa izan LAB, orduan eta indartsuagoa izango baita euskal langile klasea.   “Aldaketa sakonak bultzatzen dituen sindikatua gara”, berretsi dute Labriteko ekitaldian.

Gehiago