Leitzako Txoznetan izandako erasoak eta herritar baten aurkako mehatxuak salatu dituzte

Leitzako jaiak bukatu diren honetan, bertako Txoznen batzordeak eraso faxistak salatu ditu. Pintaketak eta margo gorriarekin eraso zuten txozna bat jaiak hasi aurretik, eta pestak amaiturik, Leitzako bizilagun bati zuzendutako mehatxuak idatzi zituzten. Txoznen batzordeak kaleratutako oharra ezagutu bezain pronto, Leitzako alkateak eta EH Bilduk mehatxatutako herritarrari euren elkartasuna adierazi diote. Gaur arratsaldean agerraldia egin dute gertakari hauek salatzeko.

2022-ko abuztuak 18

Abuztuaren 9ko gauean, festak hastear zeudela, ezezagunek txozna bat eraso egin zuten. Bertan “Muerte a los terroristas” idatzi eta pintura gorria bota zuten. Hurrengo egunak eraso berririk gabe joan ziren, festetako azken eguna iritsi zen arte. Abuztuaren 15eko gauean, berriro ere txoznako atean mezu bat utzi zuten. Mezua herritar bati bideratua zegoen, bertan berari eta bere familiari mehatxu zuzena eginez.

Leitzako Txozna Batzordeak agerraldia egin du gaur arratsaldean gertakari hauek salatzeko eta erasotua izan den herritarrari eta bere familiari elkartasun eta babes osoa adierazteko. “Euskal Herria hainbestetan erasotu duen eta erasotzen jarraitzen duen faxismo espainiarra” salatzeaz gain, eraso faxista hauek ez dituztela onartuko “eta horrelakoak berriro gerta ez daitezen borrokan” jarraituko dutela argi utzi nahi izan dute.

Gehiago