“Hauek dira gure jaiak eta gu gara arauak jartzen ditugunak, beldurra geurea ez izatea lor ditzagun”

Indarkeria Sexistaren Kontrako Plataformak aurten ere, zailtasunak zailtasun, udalak kanpainarekin eta erantzun-protokoloarekin jarraitzeko konpromisoa hartu ondoren, adostutako terminoetan, erakundearekin duen lanari eta lankidetzari eutsiko dio.

2022-ko uztailak 5

Sanferminak hasteko ordu gutxi falta direnean, oraingoan bai, eraso sexistarik gabeko jaiak aldarrikatzeko unea dela uste dute Indarkeria Sexistaren Kontrako Plataformako emakumeek. “Askatasunez eta berdintasunez gozatu ahal izango ditugun jaiak” nahi dituzte, hain zuzen ere.

Aurten ere, Plataformak, Iruñerriko Mugimendu Feministarekin batera eta herri mugimenduarekin koordinatuta, eraso sexisten aurkako protokoloari eutsiko dio jai gune eta espazio ezberdinetan, eta orain arte erabili izan den salaketa-telefonoa jarriko du martxan berriro ere.

“Ordu batzuk baino ez dira falta jaiak hasteko, 2022ko San Fermin hauek geureak izan daitezen, kaleak, plazak eta gaua okupa ditzagun, nahi ditugun leku guztiak har ditzagun, nahi dugunean eta nahi dugun moduan, hauek baitira gure jaiak eta gu gara arauak jartzen ditugunak, beldurra geurea ez izatea lor ditzagun”, esan du Plataformak.

Gehiago