E. Garde [0-3 Plataforma]: “Proposamena erabat ekonomizista da, ez du konpromezu pedagogikorik 0-3rekiko”

Nafarroako Hezkuntza Departamenduak haur eskoletako grebarekin amaitzeko egindako azken proposamena "ez da nahikoa" hezitzaileen iritziz. 0-3 Plataformako bozeramailea den Eider Garderen hitzetan, proposamena erabat ekonomizista da eta ume kopuroaren inguruan ez du hartzen inolako konpromezurik. Hala eta guztiz ere, proposamena aztertuko dutela ziurtatu dute.