Babes zabala jaso du ekainak 25ean torturatuen aitortza eskatuko duen manifestazioak

Nafarroako alderdi politiko, sindikatu eta eragile ugarien babesarekin kalera irtengo da Torturatuen Sarea datorren ekainaren 25ean. Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko Egunaren bezperan eginen den mobilizazio honetan torturatuen aitortza eta erreparazioa eskatzeaz gain, ez errepikatzeko bermea eskatuko dute. Aldarrikapen honekin bat egin dute, besteak beste, Geroa Bai, EH Bildu, Izquierda-Ezkerra, Podemos, CCOO, ELA, LAB... Manifestazioa, 18.00etan abiatuko da Iruñeko Autobus Geltokitik.