Gureak Navarra-n mobilizatzen jarraitzen dute, langileen erosteko ahalmenari eustearen alde

Joan den ostiraleko greba arrakastatsuaren ostean, Gureak Navarra enpresako langileek elkarretaratze bana egin dute gaur Arazuriko eta Noaingo lan zentroetan. Langileek eskatzen dute negoziatzen ari diren enpresa-hitzarmenean Gureak Navarrak, gutxienez, langileen erosteko ahalmena bermatzea bakoitzari soldatan % 6,6ko gutxieneko igoera aplikatuz.