30.000 sinadura bildu dituzte Nafarroako Gobernuaren haur eskolen inguruko politika alda dezan eskatzeko

Nafarroako Hezkuntza Departamenduan aurkeztu ditu bildutako sinadurak 0-3 Plataformak, Foru Gobernuak haur eskolekin egiten duen politika "kaka bat" dela salatuz. Maiatzaren 2tik greban dauden hezitzaileak 0-3 hezkuntzaren duintasuna aldarrikatu dute, eta horretarako eskatu dute umeen ratioak jaistea eta lansariak igotzea.