Gernika bonbardaketaren 85. urteurrenean Ukraniako gerra gelditzea eskatu dute Iruñean

"Euskal Herriak gerrari ez! Elkarrizketa, bakea, bizitza, burujabetza" lelopean mobilizazioak egin dira gaur Euskal Herriko hiriburuetan. Gernikaren bonbardaketaren 85. urteurrena gogoratu duten egunean, Ukraniako gerra gelditzeko eskaria lau haizetara zabaldu dute.