KPIren araberako pentsioen igoera erreala izatea eta gutxienengoen dignifikazioa eskatu dute pentsionistek Iruñean

Sarrera: Iruñeko Udal Plazatik abiatu eta Segurtasun Sozialaren egoitzan bukatu den manifestazioan KPIren araberako pentsioen igoera erreala izatea eta pentsioen gutxienengoen dignifikazioa eskatu dute pentsionistek. Euren kalkuluen arabera, aurten pentsioen erosteko ahalmenak %3 galdu du. Nafarroako alderdi politikoei ere auzian esku hartzea eskatu diete.