200 traktore eta hamaika aldarrikapen loratu dira gaur Iruñeko kaleetan

Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE), UAGN eta Ekoizle Kooperatibak deituta, 200 traktore baino gehiago, ehundaka nekazari, abeltzain zein herritar batu dira Iruñeko kaleetan. Landa eremuaren defentsa, nekazaritza eta abeltzaintzarako ekoizpen baldintza hobeak, lurra eskuratzeko aukera, familia izaerako abeltzaintza eta nekazaritzaren sustatzea, faunaren kontrol hobea, erreforma fiskala, diru laguntzak eta despopulazioaren aurkako neurriak aldarrikatu dituzte elkarretaratzean.