Ekomerkatua, bi urte Iruñeko bihotzeraino produktu ekologikoa eramaten

Ekomerkatuak bi urte bete ditu eta larunbat honetan urteurrena ospatzeko Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan Nafarroako ia hogei ekoizle ekologiko bildu dira. Ekomerkatuak, hilabetez hilabete, Iruñeko erdigunera produktu ekologikoen eta lokalen eskaintza zabala eraman du, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko topaleku bat ahalbidetuz, Nafarroako nekazaritza ekologikoaz hitz egiteko, ezagutzeko eta partekatzeko leku bat.