Iruñeko haur eskoletan euskarazko eskaintza handitzea eskatu diote Nafarroako Gobernuari

Iruñeko 10 haur eskoletan gaztelaniazko eredua eskaintzen den bitartean, bakarra eskaintzen da euskaraz. Iruñeko Udalak egiten duen proposamenari oniritzia eman behar dio Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarena baita horren eskumena.

2022-ko otsailak 2

Haur eskolan euskara eredua eskatzen duten gurasoen hitzetan
“bizikidetza eredu bakarra euskarazko murgiltze eredua” da, horrek
bakarrik ahalbidetzen baitu Nafarroako bi hizkuntzak menperatzea, eta talde
parlamentariei eta Gobernuari Iruñeko Udalaren “mespretxua” ez
onartzea exigitu diete.

Gehiago