Non Dago Mikel? Mexikora helduko da Guadalajarako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren eskutik
Mikel Zabalzaren kasuan sakontzen duen film luze dokumentalak Aipamen Berezia jaso zuen Donostiako Zinemaldian eta orain Mexikon nazioarteko ospe handiko lehiaketetan ibilbide oparoa hasiko du.
2021-ko abuztuak 20
Espainako Estatuan aurten gehien ikusi den filmetako bat izan dela dio Izaskun Arandiak, filmaren ekoizleak. Gainera, mundu-mailako estreinaldia Donostiako Nazioarteko Zinemaldian izan ondoren, FICGko hautaketari esker mugak gainditu eta Mikelen istorioa Mexikoko publikoarengana iristeak ilusio handia egiten digu.
Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaiak Aipamen Berezia eman zion filmari bere nazioarteko premièrean. Gainera, Bizkaiako Aldundiak memoria historikoa jorratzen duten dokumental-formatuko lanak saritzen dituen Lauaxeta 2020 saria jaso zuen filmak, ikus-entzunezkoen sailean.
IZAR Films eta Ahotsa.info-k ekoitzitako filmak, garaiko artxiboko materiala eta kasuarekin zerikusia zuten pertsonen egungo testigantzak uztartzen ditu, eta 15.000 ikusle baino gehiago eta ia 80.000 euro bildu dituen mugarri bihurtu da, Atera Films-en eskutik zinema-aretoetan estreinatu ostean.