Pentsio sistema publiko eta duinaren aldeko aldarriak Iruñeko kaleak hartu ditu berriz ere

Pentsiodunen mugimenduak deituta eta eragile sozial eta sindikalen babesarekin, ehunka lagunek hartu dute parte gaur arratsaldean Iruñeko kaleak zeharkatu dituen manifestazioan. Pentsio sistema publiko eta duina aldarrikatzeaz gain, lan erreforma eta soldata duinak eskatu dituzte pentsiodunek sistema mantentzeko bide bakarra gisa. Ohartarazi dutenez, aldarrikapen hauek kontutan hartzen ez badira, udazkenean mobilizazio orokor bat egingo dute.