Aroztegia gelditzeko aldarriak 2.500 lagun elkartu ditu Baztanen manifestazio historiko batean

Jendetsua izan da gaur Elizondo eta Lekaroz herriak batu dituen manifestazioa. Aroztak herri ekimenak deituta, Baztan eta Euskal Herri osotik etorritako lagunak elkartu dira Nafarroako Gobernuari turismo proiektua gelditu dezan eskatzeko. Baztanen gogoratzen den manifestazio jendetsuena izan da gaurkoa, eta herritarren hitza errespetatzeko eskatu dute.