Nafarroako etxeetako hondakinen kudeaketa, ekidin daitekeen hondamendia

Nafarroako hondakinen kudeaketaren problematika aztertzen duen txostenak kaleratu du Sustrai Erakuntza Fundazioak. Txosten horretan gaur egun Nafarroan egiten den kudeaketa txarra agerian utzi nahi izan du Sustraik: zabortegi handiak, birziklapen tasa txikiak, interes ekonomiko pribatu handiak... Sustraik hondakinen kudeaketa parte-hartzailea, erraza eta hurbila proposatzen du, eta horrekin batera, eredu publikoa defendatzen du.