Barañaingo herri mugimenduak kudeatzen duen Herrigunea espazioaren aldeko manifestua sinatu dute herriko eragileek

Barañaingo Udalak adinendako eguneko zentroa kokatu nahi du gaur egun Herrigunea dagoen espazioan. Hori dela eta, herriko hainbat eragileek Herrigunea birkokatzea eskatu diote Udalari.

2021-ko martxoak 24

Barañaingo hainbat kolektibo bildu da Herriguneak bultzatzen duen herri proiektuari babesa helarazteko eta Udalari eskatzeko Herrigunea beste lokal batean birkokatu dezan bere proiektuarekin aurrera egin ahal izateko. Bertara atxikimendua adieraztera hurbildutako kolektiboak asko izan dira, eta denetarikoak. Alde batetik, kultur eragileei dagokienean, Barañaingo Trikitilariak, Barañaingo Txistulariak, Ezpelur konpartsa, Jai Batzordea-Comisión de Fiestas, Barañaingo Erraldoi eta Kilikien Konpartsa, Barañain Kantuz, Barañaingo Momotxorroak, Harizti Dantza Taldea eta Barañaingo Bertso Eskola izan dira. Bestetik, Gizarte eremuko kolektiboen artetik, atxikimendua erakutsi dutenak, Barañaingo Gizarte Plataforma, Children Of Africa, Plazaberri, Hagin, Larrain Pertsona Helduen Elkartea, Barañaingo Pentsionisten Mugimendua, Barañaingo Gizarte Eskola eta Hegoak izan dira. Honetaz gain, gazte esparrukoak direnak, Barañaingo Ernai, Barañaingo Gazte Asanblada, Alaitzeko Ikama eta Barañaingo Neska* Gazteak. Akelamendi Elkartea, Alaitzeko Txalaparta Elkartea, Bideburu Elkartea eta Haizea Kultur Elkartea-k ere babesa erakutsi nahi izan dute, baita Alaitzeko APYMA, Sahatse ikastetxeko APYMA eta Barañaingo Tallisten Elkartea-k ere.

Herrigunea auzo zentroa bat da, herriari irekia dena eta bere barnean Barañaingo kolektibo eta elkarte ezberdinak protagonistak dira auzokideekin batera Barañaingo gizartean eta kultur garapenean paper garrantzitsua jokatzeko ideiarekin. Proiektu honek Bake Epaitegiaren ondoan dagoen lokalaren aukerak probesteko eta errekurtsoak erabiltzeko potentziala ematen digu. Kolektiboen artean elkar konpartitu eta hartu-emanak sustatzeko aukera ematen diguna, proiektu eta bide berriak egiteko balioko duena, beti koordinazio eta saretzearen filosofiarekin.

Bizilagunak gune honen protagonista izatea da helburu nagusia, kolektiboen gestioarekin eta Barañaingo garapen kultural eta soziala indartzeko bidean jarriko dena. Lokal hau Barañaingo kolektibo ezberdinen errebindikazio historikoa da eta 2018ko udaberrian ireki zituen ateak. Hiru urte emankor izan dira, zeinetan hainbat jarduera eta proiektu aurrera eraman ahal izan ditugu, ala ere COVID-ak euren egunerokotasunean eragin du eta hainbat ideia ezin izan dituzte garatu.

Zoritxarrez Herriguneako proiektua mehatxupean dago, bere lokalean eraikiko den Eguneko Zentroa dela eta.

Gehiago