Non dago Endika Mexika? Iruñeak behar zaitu eta!

Nafarroako monarkak oso kezkatuta daude hainbat konturekin. Hala uzten dute agerian Garagortearen bigarren podcast honetan. Frantziak ez du monarkarik, "afizio problematikoak" dituzten etorkinak etor litezke Nafarroara, iruindarrek ez dute alkate egokia hautatu... Baina kontu horietarako guztietarako konponbideak dituztela argi utzi nahi dute bigarren honetan, gora Nafarroako monarkak!