“Lapikoen Iraultza”, Islandiarren iraultza amaitu gabea

Radio Venceremos podcast berri honetan, 2008ko krisi ekonomikoak Islandia gogor jo zuela gogora ekartzen digu Alberto Matxainek. 2009ko urtarrilan, herri mobilizazioak gogortu eta gobernu eskuindarra dimitituarazi zuten. Hauteskunde aurreratuetan indar harremana aldatu zen eta hurrengo urteetan, banketxeetako arduradunak espetxeratu zituzten, bi erreferendumetan islandiarrek zorra ordaintzeari uko egin zioten eta konstituzio berri bat idazteko prozesua martxan jarri zen.