Jacinto Ochoa, Victorio Vicuña eta Mateo Obra, borrokalari antifrankistak

Oraingo honetan Radio Venceremos poscastak 'Ezinbestekoak' atalari dedikatzen dio saio osoa, 30 eta 40ko hamarkadetan faxismoaren kontra borrokatu ziren hiru antifaxistari buruz hitz egiteko: Jacinto Ochoa, Uxuekoa, Victorio Vicuña, Orian jaioa, eta Mateo Obra guadalajararra. Militante eta gerrillari hauen (eta labur aipatzen diren beste batzuen) bizitzen bitartez, bizi izan zuten garaiari hurbilpen ezberdin bat entzun ahal izango duzu.