Asier Urzelai: “Iraunkortasuna gakoa da natur eremuko egitasmoak jasangarriak izan daitezen”

Zergatik da garrantzitsua aisialdia naturan egitea? Zein baliabide eskaintzen dizkigu naturak? Eta horrek zein eragin dauka natur baliabideen ustiaketan? Kirolaren, aisialdiaren eta naturaren uztarketa izango dugu hizpide eta landa eremuaren potentzialtasunaz eta kirolak gure bizitzetan duen garrantziaz hausnartuko dute Geltokia saioan Asier Urzelaik (Mugitu Abentura) eta Mikel Muñozek (Teder garapen agentzia), Aritz Ganboak gidatuta.