ZERGATIK DAUKATE PRESO JESUS SANTRICH GERRILLARIA?

IURDAN MARTITEGILIZASO euskal preso politikoa

2019-ko apirilak 12

Isolamenduko 26. ziega daberea. Bogotako segurtasun handiko La Picota espetxean. Leber sindromearenondorioz duela hamar urtetik itsua izateaz gain, diabetesa du. Hala ere, erabatekobakardadean isolaturik dute. Bi margolari greziarren izena du jaiotzez, SeuxisPaucias Hernández Solarte, nahiz eta ezagunagoa den gerrillan guda ezizenbezala erabili zuenagatik, Jesús Santrich.

FARC-EPgerrillako Karibe Blokeko komandante buruetako bat izan zen hiru hamarkadaz etaEstado Mayor Central-eko kide ere. Idazle, musikari, margolari eta historialariere bada Santrich, euskal errealitatea sakonki ezagutzen duelarik. Habanakoelkarrizketetan negoziatzaileetako bat izateaz gain Akordioen idazketan partehartu zuen. Atlántico-ko departamendutik Kolonbiako kongresista hautatu zuten. Bainaegun hauetan Akordioen arkitekto izan zenak urtebete beteko du isolamendukoziega batean gatibu. Azal dezagun, labur bada ere, testuingurua:

Habanako Akordioek sustrai sakoneko gatazka politiko batdute oinarrian. Arrazoi historikoak faktore anitzekoak badira ere, gatazkasozial, politiko eta armatuak lurren eta nekazaritza-garapenean du jatorria.1964ean Marquetalia-ko nekazarien aurkako errepresio eta bonbardaketen aurreanaltxatu ziren 48 nekazarik eman zioten sorrera FARC-EP insurgentzia taldegerrillariari. Bipartidismo antidemokratikoaren eta elite ekonomikoaren oinpeanbizi ziren gehiengo sozial horren testuinguruan, miseriari eta errepresioarierantzunez sortu zen gerrilla eta mende erdiz nekazari, afro, indigena etaherritar konprometituenei esker elikatu zen.

Bost hamarkadaz, barne-guda ireki bat baino ez duteezagutu Kolonbiar belaunaldi guztiek (262.000 hildako, 80.000 desagertu, 10.000faltsu positibo, 6 milioi barne-desplazatu …), unean uneko gobernuaren jarrerabelizista edo negoziatzaileago baten arabera. Hiru negoziaketa prozesutik (LaUribe 82-87, Tlaxcala 92, San Vicente del Caguan 99-02) pasa ondoren,insurgentziekiko (FARC-EP, ELN, M-19, EPL, Quintin Lame …) indar korrelazioarenaraberako gerra estrategiak garatu ditu estatu kolonbiarrak, asimilaziotikanikilaziora. Mende aldaketaren bueltan FARC-EP gerrillaren hedapenarekin, bai gerrillarialdetik (30.000) bai eta lurraldeenokupazioagatik (Bogota inguratzeraino), Uribismoak AEB-en laguntzaz “PlanColombia” martxan jarri zuen. Helburu nagusia paramilitarismoarekin elkarlanean gerrilla deuseztatzea zen, eta aldi berean xede geopolitiko argia erebazeukan, AEB-ei  aukera eman baitzionHego Amerika guztian bere interbentzionismo politikoa, ekonomikoa zeinmilitarra sustraitzeko (zazpi militar-base). Baina giza-eskubideen urraketaimajinagarri guztiak burututa ere, (motozerraz nekazariak erdibitzea …),ofentsiba horrek ez zuen lortu matxinatuekin eta beren babesarekin bukatzea.

Uribe paramilitarraren erabatekokonfrontazioak bilatzen zituen emaitzak lortu ez zituenez, ondorengo Santosengobernuak ordezkatzen zituen Kolonbiako oligarkia eta enpresari handienhausnarketa eta erabakiz, FARC-EP-ko gerrillariekin bake negoziaketan sartuziren. Garaipen militarrean etsiturik eta berdinketa amaiezin batek beraienklase interesei mesede baino kalte egiten ziela ondorioztatu ondoren.

Habanako Akordioak sinatu eta gutxira, ordea, Uribismoa berriro iritsi zen gobernura,Duqueren eskutik. Honek ordezkatzen duen Centro Democrático-aren eskuin muturparapolitikoak, Akordioak saboteatzea izan du helburu hasiera hasieratik,gatazkatik eta gatazkarako bizi direlako eta bestetik, Egiaren batzordea etaJEP-aren (Jurisdiccion Especial para la Paz) aurrean beraien inplikaziokriminala ezkutatzen jarraitu nahi dutelako.  

Bi Gobernuen Akordio urraketa konta ezinen  testuinguruaren aurrean ( zehatzago 2.artikulu batean azalduko ditudanak) arduradunak gehien seinalatu zituztenenaurkako errepresio makineria abian jarri zuten estatu aparatuek, Ivan Marquez,Oscar Montero, Romaña eta beste batzuk atxilotzeko legez kanpoko eta akordioenaurkako operatibo militarrak burutuz (geroztik “ezkutuan” daude) eta JesúsSantrich akusazio faltsuekin atxilotu eta espetxeratuz. Kolonbiako fiskal-gorenNéstor Humberto Martínez Neirak, ustelkeri kasu askotan nahastua eta zeina LaHabanako Akordioen aurkari sutsu ezaguna denak, Santrich jomugan zuen muntaipolizial bat burutu zuen, AEBetako DEA agentziako infiltratuen laguntzaz.AEBetara hamar tona kokaina bidaltzeko salaketa faltsupean, Santrichespetxeratu zuten, estradizioaren zain. Ongi dakiten arren Jesús Santrich-enpatua Bake Akordioen patuarekin lotua dagoela guztiz, negoziatzaile nagusietakobat izateaz gain, AEBrako bere estradizioak beste gerrillari guztientzataurrekari bilakatuko bailitzateke.

Hasieratik, muntaia gezurtatzeko erabakimen osoz eta zin eginez ez dutela bizirikestraditatuko, Santrich gose greba mugagabean egon zen 41 egunez, harik eta,fiskal ustelaren nahien aurka, bere kausa jurisdikzio ordinariotik JEP-eraeraman zuten arte. Honek suposatzen zuen JEP-ak bere kausa aztertu eta frogenbaliozkotasunean sar zitekeela, estradizio prozedura arruntean ez bezala.JEP-ak New York-eko epaitegiko (Kolonbian ez dago kausarik) Santrichen aurkakoustezko frogak aztertu ondoren, fiskalak komunikabideen laguntzaz zabaldutako bideo,audio eta froga guztiak ezerezean gelditu dira, AEB enbaxadoreak aitortu beharizan. Ez zegoen kokainarik, ez Sinaloako kartelik (DEAko infiltratuak ziren), eztaSantrich-en gaiari buruzko aipamenik grabaturik ere. Geroztik, Santrich-enaskatasuna Akordioen aldeko eta aurkakoen arteko borroka politikoankatramilaturik dirau, Uribismoak gaia JEP-a deslegitimizatu eta beraualdarazteko erabiltzen duelarik.

Bitartean, JEP-aren azken erabakiaren zain Santrich-ek burokraziajudizialean kateaturik segitzen du. Zutik, duin, Kolonbia berri baten ametsarendefendatzaile sutsu bezala eta Bolibarren Aberri Handitik bizirik aterako ezdutela zin eginez. Santrich da egun, ezabatu nahiko luketenentzat, La Habanan adostatukoaren memoriaren adierazlea. Guzti honengatik ere, Frantziako kaiolahauetatik AEB-etan lurpean kartzelaratua duten Simón Trinidad, Kolonbiako presopolitiko guztien eta La Picota-ko 26. ziegako Jesús Santrich-en askatasuna nirealdarri bilakatzen dut. Ozeano oso batek urruntzen bagaitu ere,internazionalismoak eta ideal justu batzuekbatzen baikaituzte.

 

*Kurduentzako egun latz bezain eredugarri hauetan ezin aipatu gabe utzi PKK eta PAJK-ko zazpi mila preso politiko burutzen ari diren gose greba mugagabea, Öcalanen isolamenduarekin bukatzeko exijituz, AKP-ren gobernu faxismoa hautsi eta Kurdistanen askatasunaren alde. Historia erresistentziaz idatzia da. 

 

     

     

Gehiago