Yankee go home!

Pasa den ostiral goizaldean beste herrialde bat erasotu zuen Ameriketako Estatu Batuen armadak, Donald Trumpen agindupean. Hala, AEBk erasotutako herrialdeen zerrenda luzera batu da Siriako Errepublika Arabiarra. Inperialismo yankiak bizi-bizirik dirau, eta beti bezala, bere alde agertu dira Europar Batasuneko herrialdeak, bere ekinbidea txalotuz. Beste behin ere, denborak bakoitza bere lekuan jarri du.

Askapena

2017-ko apirilak 13

Mass mediek hilabete ugari daramatzate Donald Trumpen politika berriaz mintzatzen:

protekzionista dela, Errusiarekin harreman onak dituela, OTANekiko eszeptikoa dela…Baina ez

du denbora asko behar izan statusquoari eusteko beste txotxongilo bat dela erakusteko. OTAN

arbuiatzen omen du, baina aise egin zituen tiro-probak Bardeetan, duela hilabete; eta Errusiaren

lagun ere bihurtu omen da, baina probokatzen jarraitzen du, inork deitzen ez dion lekuetan muturra

sartzen… Bistan dago, Trump, Obama, Bush edo Clinton, AEBek mehatxu sentitzen duen oro

erasotzen jarraituko du, bere interes politiko, ekonomiko eta militarrak babes daitezen, “Make

Amerika Great Again” lelopean, herrialdeei burujabetza ebasteko dena ustiatuz eta denak

suntsituz. 

Siriako gerra hasi zenetik, modu zikinean sartu du eskua AEBk, bai zuzenki bai tokiko aliatuen

bitartez, Gobernuaren aurkako “errebelde” delakoak eta Estatu Islamikoa finantzatuz. Azken

honetan, modu gordinean ikusi dugu Siriaren aurkako bonbardaketa, Ekialde Hurbila

ezegonkortzeko eta bere aldera ekartzeko helburua beti presente. 

Hori guztia kontuan hartuta, kalera atera eta AEB eta Europar Batasunaren inperialismoa salatzeko

deia egiten dugu. Onartezina da yankiei aitortzen zaien legitimitatea herrialde burujabeei nahieran

eraso egiteko, bakearen eta demokraziaren izenean. Ez dago bakerik, ez demokraziarik, AEBk

inposatu nahi duen ordena baizik. Askapenatik irmoki arbuiatzen dugu AEBen eta EBren jarrera.

Mundu mailako botere kapitalista hegemonikoari eusteko, milaka hildako, errefuxiatu eta

hondamendia eragiten ari dira, zilegitasun osoa balute bezala. Horregatik guztiagatik, Euskal

Internazionalistei dei egiten diegu publikoki Siriaren aurkako eraso inperialista salatzera. Euskal

Herria mendebaldeko politika inperialisten aurka dagoela ozen aldarrikatzeko unea da. Eraso

inperialistarik ez, ez Sirian ez inon!

Eraso inperialistarik ez!

Herriok burujabe!

Gehiago