Sindikatuen babesa Kataluinari
Behean sinatzen dugu sindikatuok, Katalunia, País Valenciá, Galiza, Euskal Herria, Kanariar irlak, Andaluzia, Asturias, Illes Balears eta Espainiako estatuko langileriaren ordezkari moduan eta berriro Kataluniako gertakarien aurrean, honakoa adierazi nahi dugu.
ELA, LAB, STEILAS, Confederación Intersindical Galega, Sindicat COS, Intersindical CSC, CSI Asturies, CUT Aragón, CUT Galiza, Intersindical Alternativa de Catalunya, Intersindical Canaria, Intersindical Valenciana, SAT Andalucía, STEI Illes Balears
2018-ko martxoak 27
Gaur egun Katalunian bizitzen ari den egoera benetako salbuespenezkoa da
politikoki, estatuaren jarduera antidemokratikoengatik, guztiok ezagutu arren
egoerari larritasuna kentzen ez dioten iragandako garaiak oroitarazten
dizkigutenak.
Pasa den ostiralean, Llarena epaileak Kataluniako gobernuko eta erakunde
soberanistetako 12 kide kartzelara bidali zituen, eta Marta Rovirak erbesterako
bidea hartu behar izan zuen kartzelara sar ez zezaten. Eta hau gutxi balitz, atzo
martxoaren 25ean, Alemaniako poliziak Puigdemont Presidenta atxilotu zuen,
Espainiako estatutik bideratutako nazioarteko atxilotze aginduaren ondoren.
Idatzi hau sinatzen dugunon iritziz aipatu gertakariak oso larriak dira eta denbora
gehiegi da Espainiako estatuaren makinaria errepresiboa urrunegi joan zela.
Kataluniako herriaren aldarrikapen zilegia aterabide adostu eta elkarrizketatu bat
adosteko Kataluniako instituzioekin eztabaida abiatzeari emandako ezezkoari
alternatiba, Konstituzioaren 155. artikulua ezartzea izan da eta errepresioa,
urriaren 1eko erreferendumean izandako 1.000 zauritu baino gehiagorekin, ANC
eta Omnium-eko presidenteak edo Kataluniako Governeko kideak kartzelaratzea,
beste batzuk erbestera joa dute bitartean, azken atxilotua Kataluniako herriak
aukeratu duen azken presidente zilegia izatearen larritasunarekin. Azken honi
gainera, ukatu egin zaio berriro President izateko aukera, parlamentuaren
gehiengoaren borondatea bera aukeratzea zenean.
Gertatutakoa gaitzetsi egiten dugu eta geu ere mehatxatuak sentitzen gara,
Espainiako estatuak errepresioa bere forma anitzetan erabiltzen duelako:
enbargoak, prozesuak, kartzela edo erbestea; Kataluniako herriaren borondate
politikoaren adierazpenaren erantzun bezala, hautesontzietan erakutsia,
Autodeterminaziorako Erreferendum baten alde, eta edozein kasutan, marko
autonomikoa gainditzearen alde.
Uste dugu Kataluniako buruzagiak jazartzen ari direla euren ideiak askatasunez
eta demokratiko osatutako instituzio politikoen egoitzetan adieraztegatik,
legalitatearen eta herri katalanak eman dien eman dien zilegitasunari jarraiki,
inongo momentutan sedizio edo errebeldia deliturik egin gabe. Salatzen dugun
indarkeria bakarra Espainiako estatuak aurrera daramana da, polizial eta judiziala,
ezegokia gutxiengo demokratiko batzuk dituen estatu baten.
Errepresioarekin hasi zen, urriaren 1eko erreferendumeko 1.000 zauritu baino
gehiagorekin, ANC eta Omniun-eko presidenteen eta Kataluniako Governeko
kideen kartzelaratzeekin jarraitu zuen, besteek erbesterako bidea hartu behar
zuten bitartean, etengabeko inputazioak eta Anna Gabriel CUPeko militantearen
erbestea… eta azkenik, azken 13 atxiloketak eta Marta Roviraren erbesteratzea,
indarrez kargugabetua izan zena eta ondoren Espainiako estatuak berriro
President izatea eragotzi ziona, Kataluniako herriaren gehiengoaren
borondatearekin osatutako parlamentuaren borondatea President aukeratzea
zenean.
Guzti honek argi erakusten du Espainiako gobernuak ez duela borondaterik
eztabaida eta adostasunerako konponbide bat aurkitzeko, instituzio katalanek
adierazitako aldarrikapenak erantzungo dituena. Esaten ziguten ideia eta proiektu
politiko guztiak zirela defendagarriak bide baketsu eta demokratikoetatik, baina
Kataluniako Prozesuak zerbait agerian uztena badu, guzti hori egia ez zela da.
Horregatik, kartzeleratutako kide guztien askatasuna eskatzen dugu,
erbesteratuen itzulera, 155. artikulua indargabezua eta instituzio katalanak
lehengoratzea. Eta Kataluniako herriak urriaren 1eko erreferendumean eta
abenduaren 21eko hauteskundeetan egikaritutako herri-borondatea
errespetatzea.
Amaitzeko, gure elkartasun guztia eskaintzen diegu errepresaliatu guztiek eta
Kataluniako herri osoari momentu latz hauetan, eta dei egiten dugu errepresioaren
gogortze hau errefusatzeko, eta herri katalana eta bere ordezkari zilegien
defentsan deitutako mobilizazio guztietan parte hartzera. Kataluniako herriaren
ondoan gaude guztiok.