Salhaketa eta Harrera Hiriarentzat kontzientzia eragozpena “eta soziala”

Gobernuko eleduna eta herritarrekiko eta erakundeekiko harremanetako kontseilariari: Ana Ollo Hualde Lehendakaritzako, funtzio publikoko, barneko eta justiziako kontseilariari: María José Beaumont Aristu Eskubide sozialetako lehendakariordeari: Miguel Laparra Navarro Ogasuneko eta finantza politikako kontseilariari: Mikel Aranburu Urtasun Garapen ekonomikorako lehendakariordeari: Manu Ayerdi Olaizola

Victor Andres Abarzuza

2016-ko apirilak 25

Victor Andres Abarzuza Fontellas-ek,

AZALTZEN dut:

1.- Urte aunitzetan gudei eta gastu militarrei kontrako jarrera agertu dudala, nire kontzientziaren izaera eta eragozpena aitortuz. (Atxikitzen dira zenbait eskaera ekonomia eta ogasuneko zenbait kontseilariri eginikoak, jasotako zenbait erantzun eta Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko zenbait entitatera bidalitako diruaren agiriak, armadarako eta gudeetarako bidaltzearen ordez)

2.- Modu sistematikoan errefusatu egin dutela nire eskaera bakean bizitzeko eskubide unibertsala eta gudetan parte ez hartzeko edota azpiegitura militarrei sostengua ez emateko eskubideak urratuz.

3.- Nahiz eta gaurko egunez diru-itzulketa ingresaturik daukadan, aurtengo errenta aitorpenari dagokiona eta modu automatikoan jasoa (erantzuteko betarik eman gabe etorri zaidana); aurten ere nire kontzientzia eragozpena azaldu nahi dudala. Ez ditut inondako guden eta inolako armaden gastuak ordaindu nahi; horrek nazka ematen didalako.

4.- Hori dela eta, honako hau eskatzen dut: errenta aitorpenean, bai automatikoan bai eskuz egin beharrekoan, errazteko aukera hori, defensa ministeriori bideratzen den dirua, objetatzen dena, helburu baketsuetarako bideratzeko aukera emateko, hau da, horrelakoetarako laukitxo bat ezartzeko, “Helburu Baketsuetarakoa”. Horretarako honako hau ere eskatzen dut: urtero urtero jakiteko ministerio horri nire izenean bideratzen den dirua argi eta gargi zenbatekoa den, gardentasun printzipoaren pean eta estatuak dituen gastuak zein diren jakiteko eskubidearen pean.

5.- Beste aldetik, pertsona laikoa, arrazionalista eta inolako erlijiotan sinesgabea naizen aldetik, ez zait zilegitzat iruditzen inolako elkarte erlijiosoen finantzak kudeatzearren, horrek estatuari ekartzen dizkion gestio-gastuak ordaintzea nire zergeen bidez edota errentan kendutako diruaren bidez, eliza katolikoarekin bere laukitxoaren bitartez gertatzen den moduan; eta ez dut, zuzenean edo ez zuzenean, finantziatu nahi inolako elkarte erlijioso.

6.- “Gizarte xedeetarako” laukitxo hori erakunde pribatu baten ekonomia estatuak kudeaketa lana egin ziezaion justifikatzeagatik ezarrita izan zelarik, eliza katolikoarena, hain justu; hori dela eta, ez zait batere zilegitzat bere existentzia bera. Bestalde, “interes sozialeko” diru hori jasotzen duten hainbat erakunde izarea erlijiosokoak dira edota eliza katolikoaren esanera daude, hortaz, laukitxo hori iruzurra baino ez da, alternatiba laikoaren itxura eman nahi duena.

7.- Ez litzaidake gaizki irudiko herritarrok, errenta aitorpenaren bidez, irabazi asmorik gabeko erakundeetara, interes komunitariokoak, gure diru-ekarpena bideratzeko aukera izanen bagenu, herritar bakoitzak nahi lukeen erankudera; hau da, betiere, herritar bakoitzak diru zehatz hori zehazki nori eman nahi dion berak zehatz-mehatz hautatuko balu, herritarron parte hartzearen izenean ekonomia komunitarioaren barnean.

Hauek horrela, Nafarroako gobernuari eskatzen diodana hauxe da:

  • Errenta aitorpenean laukixo bat egokitzeko, non defensa ministerioak kentzen digun dirua, objetatzen dena, “Helburu Baketsuetarako edota Giza Eskubideen Aldeko Heburuetarako” bideratzeko, hau da, definizio berri bat laukitxo horri ezartzeko.
  • Jakiteko defentsa ministerioak bere ministeriora nire errenta-aitorpenaren bidez bideratzen duen dirua zehatz-mehatz zenbatekoa den eta herritar bakoitza urtero jakinaren gainean egoteko.
  • Kontzientzia eragozpenaren izeneko diru hori ondorengo ekimenera bideratzeko: “Iruñea Ciudad Acogida/Iruñea Harrera Hiria”, giza eskubideen alde garbiki lan egiten duelako, hain larriki erratuak izaten ari direnak Europara etortzen saiatzen ari diren pertsonengan, europar estatuak eta Turkiak bihozgabeki sarraskituak izaten ari direlarik.
  • “Gizarte xedeetarako” deituriko laukitxora bideratzen den diru hori ondorengo elkartera bideratzea nahiko nuke: Salhaketa-Nafarroa, zalantzarik gabe, interes komunitarioko erakunde zibila baita eta, tamalez, arras beharrezkoa gure gizartean.
    [Salhaketa elkartearen Kontu korrontea: 2054 0137 11 9143786304]

  • Laburbilduz, premiatzeko eta gauzak mugiarazteko errenta aitorpenaren gaineko eredu berri bat ezartzeko, Nafarroan bizi garen denbora berriarekin bat etor daitekeena, guztion kontzientzia askatasuna, bakea, giza eskubideak eta gizarte eskibideak islatzen ahal dituena. Baita herritarron parte hartze, burujabetza eta gardentasunaren inguruko eredu berri baten gisara ere. 

    Apoyo Mutuo denuncia que tres familias con menores están en la calle y pide al Gobierno foral “que asuma sus responsabilidades”