Salaketak mozal gisa erabiltzen direnean

Gaur egun egungo egoera aldatzeko mobilizatzen garen pertsonek dugun arrisku handienetako bat Herritarren segurtasuna babesteko legea da, “mozal legea” izenarekin ezagutzen duguna. Gaur egun, protestarekin zerikusia duen edozein jarduera antolatu aurretik, bi aldiz pentsatu behar da, lege horrek pertsona inplikatuengan izan ditzakeen ondorioengatik.

Lorea Flores Compains, Greenpeace

2022-ko martxoak 22

Hala ere, araudi hau ez da gizarte mobilizatuarentzat dagoen arrisku bakarra. Bada beste estrategia bat, batez ere enpresa handiek eta gobernuek erabiltzen dutena, hain ezaguna ez dena baina oso eraginkorra izan daitekeena protesta sozialarekin amaitzeko. SLAPP (Strategic Lawsuit Against Public Participation) deitzen zaio, ingelesezko siglengatik. Euskaraz parte hartze publikoaren aurkako auzi estrategikotzat joko litzateke. Eragile boteretsuek, gehienetan enpresa handiek edo bulegoek, aurkezten dituzten salaketak dira, interes publikoaren aldeko irregulartasunen bat salatzen dutenak jazartzeko eta isilarazteko.

Zoritxarrez, demanda irabaztea ez da izaten auzia aurkezten duen pertsonaren asmoa. Salatzailearen xedeak bete egiten dira salatutako pertsona edo eragileak beldurrari, larderiari, kostu legal guztiei men egiten badie edo, besterik gabe, kritika agortu eta alde batera uzten badu. Mozal gisa erabiltzen diren salaketa hauek legezko larderiarako eta jazarpen judizialerako modu bat dira; izan ere, salaketa jartzen dutenek beraien baliabide oparoak erabiltzen dituzte herri mugimenduak edo pertsonak ito ahal izateko prozesu judizial konplexu eta garestien bidez, eta, batzuetan ere, protesta eta salaketa publikoa alde batera utzi behar izaten dutelako beren buruaren defentsan zentratzeko.

Horrelako kasuak, tamalez, gero eta ezagunagoak dira mundu osoan. Europan, Daphne Caurana Galizia kazetariarena eta Maltako blogariarena da gehien; 2017an hil zuten, bonba bat zeramala autoaren azpian. Bere herrialdeko errealitate soziopolitikoaren azterketa kritikoagatik ezaguna, bere hilketaren unean 47 SLAPP zituen bere aurka. Nafarroatik hurbilago, Galizian, abeltzaintza industrialari lotutako Coren taldearen ingurumen-praktika txarrak publikoki kontatu zituen nekazari batek taldearen beraren jazarpena jasan du. Enpresak milioi bat euroko demanda baten mehatxupean eraman zuen epaitegietara nekazaria.

Orain, 14 talde gara, gehienak Nafarroakoak baina baita Soriakoak ere, Valle de Odieta eta HTN enpresek abiatutako antzeko salaketa bati aurre egin behar diogunak. Aspalditik ari gara salatzen Nafarroako ur eta lurzoruek duten kutsadura, bereziki Villafranca, Caparroso, Martzilla eta Milagron sortutako egoera, Valle de Odietaren Caparrosoko makroustiategiaren aktibitateari lotuta. Egin ditugun protesta eta informazio ekintzen aurrean, enpresak bere izen ona kaltetu izana leporatzen digu eta Iruñeko Epaitegian adiskidetze ekitaldi batera deitu gaitu martxoaren 30ean. Jakin badakigu, gainerako SLAPPetan bezala, enpresaren asmoa gu beldurtzea besterik ez dela, ingurumen osasuntsua eta uraren kalitate ona eskatzeko eskubidea erabiltzeari utz diezaiogun. Adiskidetze ekitaldia amaitu ondoren, enpresak salaketarekin aurrera jarraitzea erabakitzen badu, oso kostu handiei egin beharko diegu aurre. Horregatik, inoiz baino gehiago, gizarte guztiaren babesa behar dugu, erakusteko ez garela 14, milaka baizik eta abeltzaintza eredu honen aurka gaudela eta gure etorkizuna, ingurumena eta ura ziurtatu nahi ditugula. Horretarako, martxoaren 26an, 12:30ean, Iruñeko Sarasate pasealekuan, foruen monumentuaren parean, espero zaituztegu, batasunak indartu gaitzan.

Gehiago