Salaketa EB eta Turkiaren arteko akordioari

Iruñea Harrera Hiria ekimen herritarrak gobernu espainiarrak sinatu duen Europako Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioaren injustizia salatzen du. Testu horretan oinarrituta, martxoaren 20tik aurrera Europara heltzen hasi diren pertsonen deportazioak abian jarri dira.

Iruñea Harrera Hiria ekimen herritarra

2016-ko apirilak 9

“Europaren lotsaren egunaz” jo dezakegun astelehen ilun hori, apirilak 4 alegia, iltzatuta geratuko da gure herrien historian eta halako basakeriaren aurrean injustizia geldiarazteko ezer egin ez dugunon memorian. Europako estatuek ardurarik gabe eta ankerkeriaz erantzun dute, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean agertzen den pertsonen joan-etorri askerako eskubidea (13. artikulua) eta asilo eskubidea (14. artikulua) are gehiago urratuz eta harrera humanitarioaren oinarrizko arauak ez beteaz.

Europako Batasuna ez da gai izan gerratik eta bizi-baldintza kaskarretatik beren gogoz bestera ihes egiten ari diren ehunka mila lagunen arazoa konpontzeko. Eta orain haien segurtasun eza larriagotzen du, hain zuzen ere handik alde egiten saiatzen ari ziren lagun horiek giza eskubideak errespetatzen ez duen eta ez segurutzat jotzen den Turkiara bidaliz. Ez dago milaka pertsona are arrisku handiagoan jartzea suposatzen duen injustizia justifika dezakeen legaltasunik. Ez dago legez kanpoko pertsonarik. Ez dago erantzunik gabe gera daitekeen kanporatzerik.

Lanean jarraituko dugu Nafarroan eta Europa osoan pertsona guztiei harrera eraginkor, duin eta gizalegezkoa egiteko.

Europako Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioa bertan behera uztea eta arazoari konponbidea aurkitzeko erakunde guztien inplikazioa exijitzen dugu.

Aipatu akordioa gaitzesteko, dei egiten dugu heldu den apirilaren 11tik aurrera ASTELEHENERO ELKARTZEKO Iruñeko Mercaderes kalean 18:30ean.

Gehiago