Pedro Sanchez, zer eginen duzu ETB3 eta Gaztea irratiarekin?

2009. urtean, ETB3 sortu zenean, Nafarroako haur gehienak euskarazko marrazki bizidunik gabe gelditu ziren, eta gaur egun berdin segitzen dugu. ETB3, euskarazko marrazki bizidunak ematen dituen katea, ez dago ikusterik Iruñerrian eta Nafarroako beste hainbat tokitan.

ETB3-ren aldeko plataforma

2018-ko uztailak 2

Espainiako Gobernuak, ETB3 ikusi ahal izateko
lizentziak eman ordez, isunak jarri eta mehatxuak egin dizkie telebista kate hori
Nafarroan hedatzen saiatu diren erakunde eta elkarteei. Eta Espainiak sinatutako
Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak ezin du argiago esan:
Espainiak bermatuko du hizkuntza horietako “irrati- eta telebista-emisioak modu
zuzenean jasotzeko askatasuna”, eta hitzematen du “EZ duela irrati- eta telebista-
emisioen aurka eginen” (11.2 artikulua). Gauza bera gertatzen da gazteentzako
euskarazko irrati bakarrarekin, Gaztea irratiarekin: Espainiako Gobernuak uko egiten
dio Nafarroarako lizentzia emateari. PPren Gobernuak (hain zuzen ere, Hizkuntzen
Europako Gutuna sinatu zuena Espainiaren izenean) ahal zuen guztia egin zuen
euskarazko telebista eta irratien emisioa galarazteko Nafarroan. Orain, Pedro
Sánchezek bide beretik joko du?

Gehiago