Osasunbideari ere errieta, euskara egoki ez baloratzeagatik
Osasunbideko deialdietan, lehiaketaldian 40 puntutik euskarak 4’29 puntu eman beharko lituzke eremu euskaldunean, eta 2’73 puntu eremu mistoan.
AET Administrazioan Euskaraz Taldea
2018-ko urriak 22
Baina euskararik
jakin gabe ere 39 puntu lortu daitezke, beste merezimendu batzuekin. Beraz, praktikan,
ez da betetzen euskarari buruzko foru dekretu berriak dioena.
Adibide gisa, UPNk ingelesa baloratzen zuenean A eta B mailako oposizioetan
(2009. urtetik 2015. urtera), ingelesak puntuazioaren % 10 ematen baldin bazuen,
ezinezkoa zen ingelesik jakin gabe % 90 baino gehiago lortzea.
Euskararen balioa gutxiesteko aipatutako trikimailua erabili da aurreko
Gobernuarekin eta oraingo Gobernuarekin, aurreko Dekretuarekin eta oraingo
Dekretuarekin.
Eguesibarko, Burlatako eta Altsasuko Udalei emandako gomendio bera eman
dio Nafarroako Arartekoak Osasunbideari (Q18/557 espedientea): Euskara egoki
balora dezala lan deialdietan, beste merituei euskararena gehituta, mugarik gabe.
Udal horiek gomendioa onartu dute. Gauza bera eginen al du Osasunbideak?
Bi hilabete ditu erantzuteko.