Osasunbideak eskatzen duena

Irailaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen erizaintzako zerrendak egiteko deialdi publikoa.

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2017-ko azaroak 7

Hartan esaten zen alemanak, frantsesak eta
ingelesak 2 puntu ematen zituztela bakoitzak, baina, beti bezala, euskararen
puntuazioa ezkutatzen zen. Gobernu Irekiaren bidez informazio hori eskatu, eta,
hilabetera, erantzuna jaso dugu. Zenbat puntu ematen ditu euskarak Nafarroako
hegoaldean? Ez digute esan, eta indarreko arauek ez dute deus esaten, baina guk
argituko dugu: Osasunbideak ez du euskara baloratzen Nafarroako Erriberan.
Alemanak 2, euskarak 0. Zenbat eremu mistoan, lanpostu gehien dauden tokian?
Alemanak 2, euskarak 1,17. Eta “eremu euskaldunean” bakarrik ematen ditu puntu
gehiago: Alemanak 2, euskarak 2,34. Seguru gaude: Osasunbideak informazio hauek
ezkutatzen segituko du hurrengo deialdietan ere. Egia esan, jada horrela jokatu du
emagin izateko deialdian (urriaren 30eko NAOn argitaratua). Tira ba, jarraitu beharko
dugu gardentasuna eta gure hizkuntzarenganako errespetua eskatzen.

Gehiago