Osasunbidea: Alemanak 5, euskarak 0?

Berriki jaso dugu albiste ona: Tuterako Udala, hemendik aurrera, euskararen ezagutza baloratzen hasiko da, alemana, frantsesa eta ingelesa baloratzen dituen bezala (haiek adina behintzat), oro har hizkuntzak baloratzen dituenean.

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2019-ko urtarrilak 23

Nafarroako
Gobernua ere orain dela hilabete batzuk hasi zen Nafarroako hegoaldean berdin
jokatzen, Arartekoak askotan egindako gomendioei jarraikiz. Baina, nonbait,
Osasunbidea, Nafarroako Osasun Zerbitzua, salbuespena dugu. Kontua da ezin dela
jakin. Sistematikoki puntuatzen du aipatutako atzerriko hizkuntzen ezagutza, baina ez
dakigu zer gertatzen den euskararekin Nafarroako hegoaldean, lan deialdietan ez baitu
zehazten eremu horretan baloratzen den. Hori hala izanik, Nafarroako Arartekoak bi
gomendio egin dizkio Nafarroako Gobernuari (Q18/862 espedientea): 1-“Eremu ez-
euskadunean kokatutako lanpostuetara jotzeari dagokionez (kexa honen objektua
horixe baita) berariaz adieraz dezala euskaraz jakiteak zenbat puntu balio duen”, eta 2-
“atzerriko hizkuntzen ezaguera aintzat hartzen bada, euskara jakiteagatik ematen den
puntu-kopurua ez dadila atzerriko hizkuntza horiei emandakoaren azpitik egon”. Bi
gomendioak ere osotara arrazoizkoak izanik, seguru gaude Nafarroako Gobernuak
men eginen diela.

Gehiago