Oraindik ere alemanak 5, euskarak 0
Atzerriko hizkuntzak ez daitezela euskara baino gehiago baloratu lan deialdietan eta lehiaketetan: Horra Arartekoak UPNren gobernuari eta gaur egungo Nafarroako Gobernuari emandako gomendioa.
AET Administrazioan Euskaraz Taldea
2018-ko otsailak 17
UPNk ez zion kasurik egin; oraingo
Gobernuak, berriz, erantzun zuen Euskararen Foru Dekretu berriarekin konponduko
zela afera. Baina hara non, otsailaren 6an Nafarroako Gobernuak 334 burutzetarako
merezimendu lehiaketa deitu zuen, eta Nafarroako hegoaldean alemanak, frantsesak
eta ingelesak 5 puntu ematen zituzten bakoitzak, eta euskara jakiteak 0 puntu. Argi
zegoen Euskararen Foru Dekretuak ez zuela afera konponduko: Nafarroako
hegoaldean euskara baloratzea hautazkoa da haren arabera. Baina, dekretuz,
oposizio-lehiaketetan eta lehiaketetan nahitaez baloratu behar dira alemana, frantsesa
eta ingelesa, Nafarroa osoan. Zuzen dadila araudia, eta, bitartean, hautazkoa denez,
balora bedi euskara atzerriko hizkuntzak adina behintzat.