Muchas thanks, Maya eta Esporrin

Gu, Iruñeko Udal Haur-Eskoletako Erakunde Autonomoko langileok, ez gara gure haserre eta harriduratik atera inposatutako aldaketa berriengatik. Inposatua dela esaten dugu bulegoetan erabaki zutelako, zuzendaritzei jakinarazi zietelako, desadostasuna entzun zutelako eta eredu berri bat (euskara with english activities) eta bi hizkuntz lerro dituzten eskola eredu berriak ezartzea onartu zutelako.

Iruñeko Udal Haur Eskoletako 78 langileak

2021-ko otsailak 1

Horregatik guztiagatik, adierazi nahi dugu babestu egiten dugula ikastetxeetako zuzendaritzek definitutako jarrera, halako erabakiak aldez aurreko hausnarketa pedagogikoa egin ondoren hartu behar direla aldarrikatzen zutenean, proiektu pedagogikoan eta hezkuntza-ereduaren kalitatean izan lezakeen eragina baloratuz.

Bestalde, hizkuntza bat ikasteko modurik onena hizkuntza murgiltzea dela uste dugu, eta eredu berri honekin ez dira aintzat hartzen Iruñeko kaleak urtebetez baino gehiagoz betetzen dituzten familia askoren eskaerak. EUSKARAZ IKASI, LAN EGIN ETA BIZITZEA. Euskara, Nafarrak garen aldetik gure altxorra delako.

Zein da, galdetzen diogu geure buruari, bizitzako lehen hiru urteetan hiru hizkuntza ikasteko premia? 4 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurrei buruz ari gara. Ikaskuntza motorrez, psikologikoz, emozionalez eta harremanez betetako etapa bat, ez al da nahikoa? Ikaskuntza akademikoak edo kuantifikagarriak izan behar al dute gizarte gisa balioa eman diezaiegun?

Profesional garen aldetik, haurrekin ez jolasteko, oinarri pedagogikorik gabeko proiektu esperimentalak ez egiteko eta euskaraz ikasteko eskubidea errespetatzeko eskatzen dugu.

So Maya and Esporrin, whenever you want, proiektu pedagogikoaz hitz egiteko gera gaitezke. Thanks asko.

Gehiago