Maravillas gaztetxearen adierazpena

Maravillas gaztetxearen inguruan eman diren azken adierazpenen harira, gaztetxeko asambladak hurrengoa adierazi nahi du:

Maravillas Gaztetxea

2018-ko azaroak 20

Espazio berrira uko egin izana ez da bestelako kapritxoa izan. Proiektuaren zutabe izan diren autogestoa eta auzolana mantentze aldera harturiko erabakia izan da. Mahai gainean jarri ziguten kontratuak gure funtzionatzeko era baldintzatzen zuen erabat, gaztetxea burokraziaren baitan sartzen zelarik. Kontratu honen bidez edozein ekintza garatzeko, autofnantziaziorako dugun barrarako, jantoki herrikorako… bestelako lizentzia zein baimenak eskatu behar genituen. Hauek denbora bat behar dute eta dakigun bezala, askotan herri mugimenduak eta insttuzioek daramaten erritmoak ez dute bat egiten. Gainera, modu honetan autoantolakuntzarako eta auzolanerako dugun gaitasuna galtzen dugu, espontaneitatea galtzen da, mugimenduaren geldotasuna dakarrena. Guretzat autogestoa espazioaren gestotk haratago doa. Bizimodu eredu berri baten oinarria da, funtzionatzeko modu berria, elkarlanean, auzolanean eta elkar-zaintzan oinarriturikoa. Hau ulertuta, gure erabaki eta eztabaidak ezin dute aparatu insttuzionalen fltroa pasa, bi ereduak askotan bateraezinak suertatu baitra, agerian gelditu den modura. Burokraziak elementu guzt hauek oztopatzen ditu eta zaila suertatzen da irtenbide bat aurkitzea horri.

Lehen momentutk prestutasuna aurkeztu dugu negoziaketarako, betere proiektua bere osotasunean aurrera eraman ahal bazen. Denbora luzez eztabaidatu dugu honen inguruan eta hartu genuen erabakia EH Bildurekin hizketan hasteko, irtenbide egoki bat bilatzearren. Berriz ere eskertu nahi genieke EH Bilduko jendeari eskaintza hori egiteagatk, ondo atera ez baden ere. Aipatu bezala, kontratu horrekin ezin genuen proiektua bere osotasunean garatu. Hori dela eta, Rozalejosen mantentzea erabaki genuen, horrek dakarren ondorioak jakinda.

Jakin badakigu harturiko erabakiak errepresioaren bidea dakarrela, gure ibilbide guztan zehar pairatu izan baitugu. Lehendabizi 5 auzokideen aurka ireki zen prozesu judiziala, Nafar Gobernuak jarritako salaketa dela eta. Ondoren, edozein ekintza publiko egiteko debekua etorri zen, Udaletxeak baita sinatu zuena. Udan zehar izandako desalojoa eta honekin batera 21 kideen identfkazioa eta prozesu judizialean barneratzea, eta elkartasuna adierazi zigun auzokide bat irekitako auzia, espetxeratua izateko arriskua ekarri diona. Azkenik, orain azkeneko eraso errepresiboa jaso izan dugu, ekintza publikoen debekuarekin lotuta dagoena. Azaroaren 17-rako antolatua geneukan txikientzako ikuskizuna, Txan magoarena, debekatu nahi izan digute. Udaltzaingoak aurreko egunean deitu izan zuen Txan magoa, dinamika gauzatuz gero isun ekonomikoa jazarriko zaiola esanez. Azken aldian emandako gertakarien ondorio bezala ulertzen dugu hau, gure erabakiaren eta proiektuaren aurkako erasoa baita. Honen aurrean, udaltzaingoaren jarrera salatu nahi dugu, eta udaletxeari hauen jarrera kontrolatzea eskatzen diogu, onartezina baita eraso hauek jasatea eta are gutxiago gaztetxetk kanpo datorren pertsona batengan gauzatzea.

Nafarroan eman den aldaketa pertsona askoren lanari esker eman da, kaletk eman den aldaketa izan da. Herri mugimendua, zeinaren parte garen, aldaketa honen bermatzailea izan da. Horregatk ulertzen dugu benetako aldaketa kaletk emanen dela, dinamika eta proiektu ezberdinen garapenaren bitartez, hauek insttuzioen babesa jaso beharko zutelarik. Honek hurrengoa esan nahi du: insttuzioak izan behar dira herri mugimenduen mesedetara jokatzen duten aparatuak, ezin da kontrakoa eman. Proiektu hauek izan dira defendatu behar direnak, lehenengo lerroan kokatzen direnak. Momentu hauetan Alde Zaharra arazo ezberdinak sufritzen ari ditu. Gentrifkazio prozesua dela eta, auzokideak auzotk kanporatuta izaten ari dira, gero eta garestagoak diren alokairuen bitartez, espazio komunak suntsitzen, beharrezkoak diren zerbitzuak eskaini ordez geroz eta ugariagoak diren multinazional
ezberdinen saltokiak irekitzen…. Turismora bideraturiko auzoa eraikitzen ari dira, bertan bizitzea ezinezkoa suertatzen den arte. Guk beste bizi eredu baten alde apostu egiten dugun heinean, auzo eredu honen kontra egiten dugu.

Herri mugimenduak kaleko dinamikak aurrera eramaten dituen heinean ezin dute guzttan legalitatearen fltroa pasa. Egungo legea gure suntsipena dakarren sistema kapitalistaren baitan sortua da, honen bermea izateko eta dirudunen interesen babesarako, jabetza pribatuaren defentsa oinarria izanik. Mundu eta auzo berri eta duinago baten eraikitzeari begira, askotan injustzia baimentzen duen legedia eta jabetzaren aurka jo behar da, gure interes eta bizi ereduaren aurka doan legea baita.

Egungo injustzien aurka irauli egiten diren mugimenduak badira transformazio sozial, kultural eta politkoa gauzatuko dutenak. Gaurko gaztetxe zein eragile anitz badira sektore sozial zapalduenak defendatzen dituzten mugimenduak, gero eta oinarri zein babes sozial handiagoa daukatenak. Historian zehar erradikaltasunean oinarrituriko mugimenduak izan dira aldaketa sakonak jorratu dituztenak. Errepresio zein eraso ezberdinen aurrean determinazio osoz aurrera jarraitu dutenak, guzton baldintzak hobetzeari begira. Modu honetan lortu dira garaipenak, pertsona guzten batasunaz, borroka ezberdinak aurrera eramaten.

Urte bat daramagu iada proiektuarekin, gora-beherak egon badiren arren. Guk horretan jarraituko dugu, auzoa eraldatzen, autogestoan sakontzen, langileen arteko elkartasun sareak sustatzen. Eta batez ere, hurrengo belaunaldiek mundu duinago eta politago bat ikusteko aukera izateko.
Maravillas aurrera!
Ez da gaztetxe bat, mundua ulertzeko modu bat baizik

Gehiago