Jar diezaiogun muga pobreziari
2017-ko otsailak 14
egiten den baliabideen banaketa).
Txosten ofizialek pobrezia erlatiboari, prekarietateari, ongizate ezari eta abarrei buruz mintzatzen zaizkigu, egiazko errealitatea estaltzen duten indize eta zenbakiak manipulatzen dituztelarik. Elkartzen-ek urteak daramatza erreklamatzen Pobreziaren Muga definitu eta zehazteko irizpide homogeneo bat ezar dadin. Gizarte baten errenta eta prezioen mailan oinarritutako erreferentzia bat definitzean datza eta, aspektu horietan oinarrituta, pertsona batek gutxieneko duintasunez bizi ahal izateko beharrezkoa duen kopurua zehaztean. Elkartzen-en gutxieneko esleipen ekonomiko oro kalkulatzeko orduan erreferentzia hori erabili beharra dagoela pentsatzen dugu, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata, pentsioen gizarte prestazioak eta Diru-sarreren Bermerako Errenta kalkulatzeko besteak beste. Modu horretan horietako bat ere ez da Pobreziaren Mugaren azpitik egongo.
Europako eta estatuetako instituzioek pobreziaren mugaren ezarpena erabili daitekeen errenta baliokidearen medianan oinarritzen dute; hau da, populazioaren gehiengoarentzako soldatetan. Jakinda 70. hamarkadaren erdialdetik, sortutako aberastasunean soldatapeko biztanleriaren esku-hartzeak behera egin duela kapitalak bereganatutako zatia asko hazi den bitartean: 1977an soldatapeko biztanleriaren ordainsaria BPGaren g,3a zen, 2012an portzentai hori H,6ra jaitsi delarik, gure proposamenak per capita BPGetan oinarritutako soldatak indexatzearen alde egiten du. BPGak sortutako aberastasuna zenbatzeko dituen mugez jabetzen bagara ere (ez du zenbatzen iruzur fiskala, ezta ezkutuko ekonomia ere, eta are gutxiago jendartea sostengatzen duen lan erreproduktiboa), eta hel daitezkeen ekarpenei zabalik egonda, metodo honen bertutea azpimarratu nahi dugu: aberastasunaren banaketa bere sorrerara lotzen duela.
Helburua hori izanik, lurralde bakoitzeko BPGaren arabera artikulatutako indizazio automatikorako sistema bat planteatzen dugu. Horren arabera:
1- LGS inoiz ez litzateke per cápita BPG-aren P baino baxuagoa izan behar.
Indarrean dagoen LGSren eraginez “langile pobreak” sortzen dira. Gure metodologiaren arabera, 2017an Hego Euskal Herrian LGS (eta beraz gutxieneko pentsioa ere) 1.333,04 euro hilean izango litzateke; Madrilek benetan ezarritakoa berriz 707,60 euro hilean delarik, erdia baino pixka bat gehiago (eta aurten %8ko igoera izanda…)
2- Prestazio bat bera ere ez litzateke inoiz per capita BPG-aren 7,5 baino baxuagoa izan behar, Pobreziaren Mugatzat hartzera pasatuko litzatekeelarik.
Egia da Pobreziaren Mugaren gainetik egongo diren prestazio edo gizarte soldatekin ez dugula pobreziarekin bukatuko. Pobreziarekin era integralean bukatzeko, esplotazioarekin bukatzeko lan-baldintza duinak bermatzea, etxebizitzen gehiegizko prezioei eta alokairuei muga jartzea… nahitaezko neurri bakar batzuk dira.
ELKARTZENEN 2017ko POBREZIAREN MUGA ZEHAZTU DUGU.
2017an Pobreziaren Muga 11.997,36 eurotan geratu da Hego Euskal Herrian, horrek esan nahi du hileroko kopurua 999,78 eurokoa dela eta horregatik Elkartzen-ek kopuru bereko prestazioak edo gizarte soldata aldarrikatzen du.
Gure metodologiaren arabera, gaur eguneko Lanarteko Gutxieneko Soldata eta beste hainbat soldata, prestazio sozialak (Diru sarrerak Bermatzeko Errenta, Txertatze Sozialerako Errenta) eta pentsio gehiegi (batez ere kontributiboak ez direnak eta alarguntza pentsioak) Pobreziaren Mugaren azpitik kokatzen dira gaur egun.
Pobreziaren muga, gizarte desberdintasunak gutxitzeko tresna eraginkorra da. Pertsona orori gutxieneko duintasuna bermatzeko tresna alegia. Aberastasuna banatzeko mekanismo automatikoa da, zeren aberastasuna handitzen bada atalasearen kopurua handitzen baita, eta, murriztuz gero, kopuru hori ere neurri berean murrizten baita. Era berean, egungoak baino lan baldintza duinagoak bermatzen ditu. Halaber, baliogarria izango da esplotazioari, jendarte eta lan murrizketei aurre egiteko. Aberastasunaren banaketa bere sorrerari lotzeaz gain, laguntza sistema errazten du, generoa baztertzen duten gizarte asegurantzaren sistema bereziak ere baztertzen ditu, errejimen orokor baterako urratsak emanez. Aldi berean, denon artean sortutako aberastasuna banatzen du era egokiago baten bidez. Hala ere, inportanteena da pertsona guztiei gutxieneko duintasuna ziurtatzen diela eta, batez ere, emakumeei dagokienez, eurenganako konfiantza eta independentzia handitzen dela.
Zenbaki hutsal hauen atzean, Euskal Herriko biztanleen herenak (3 pertsonatik batek!) Pobreziaren Mugaren azpitik bizirauten du Euskal Herrian, isiltasunean eta gure joan-etorri frenetikoan ikusezin. Itzartzeko ordua da, kontzientzia hartzeko ordua, sistemari aurre egitekoa. Pribatizatzeko helburuarekin publikoaren aurkako lapurreta masiboaren aurrean, ondoeza zabaltzen ari den balizko ongizate estatuaren aurrean,beldurra eta babesgabetasuna, herritarren gehiengoaren aurkako ezkutuko gerra honen aurrean, pobreziari muga jartzea ezinbestekoa da.