Izquierda- Ezkerrarekin ados
AET Administrazioan Euskaraz Taldea
2017-ko urriak 30
“Ez baloratu okerrago azterketa erdaraz egitea!” Horixe azpimarratzen die
Hezkuntza Departamentuak, irakasleentzako lan deialdietan, epaimahaiko kideei:
Berdin baloratu behar dituzte gaztelaniaz egindako azterketak, nahiz eta euskaraz
irakasteko lanpostuetarako izan. Baina hori ez da zuzena: Azterketa euskaraz egiten
duenak askoz ere lan handiagoa egiten du; izan ere, azterketak prestatzeko eskuliburu
guztiak erdaraz daude. Gainera, euskaraz egiten duenak frogatzen du lanerako gauza
dela. Ez da berdin baloratu behar berdina ez dena.
Beraz, ados gaude Izquierda-Ezkerrako Marisa de Simonekin, esaten duenean
“Funtsezkoa da hautagai bakoitzak oposizioa egitea eskainitako plazaren hizkuntza
berean” (Berria, 2017-10- 26).
Beraz, guri formula hau bururatzen zaigu, zerrenda bakarraren sistemaren
barnean, betiere: Norbaitek euskaraz irakasteko aukera nahi badu, azterketaren zati
bat euskaraz egin beharko du, nahitaez; gaztelaniaz irakasteko aukera nahi badu,
beste zati bat gaztelaniaz, nahitaez, eta ingelesez irakasteko aukera nahi badu (PAI
programan), beste zati bat ingelesez, nahitaez.
Berdintasuna irabaziko da azterketa egiten dutenentzat, eta kalitatea
ikasleentzat.
Gehiago
“Euskarari lehentasuna emanen dion ofizialtasuna behar dugu”, dio EHEk Vascuenceren Legearen 40. urteurrenaren atarian
AEK-k Tuterako euskaltegi berria inauguratu egin du Erriberan euskarari bultzada berri bat emateko asmoz
2
