Isuna jaso dut!

Isuna jaso berri duzu etxean. Beste isun bat, bakardadea, inpotentzia, ezjakintasuna ... Bat-batean gogora etorri zaizu duela hilabete batzuk zure eskubide zibil eta politikoan praktikan jartzeagatik, protesta batean parte hartzeagatik, kalea hartzeagatik ... gertatutakoa. Armatutako polizia gerturatu zen zu identifikatzera. Poilizia, Mozal Legearen bidez epaile bihurtutako polizia. Segurtasunaren izenean isuna jarri zizun, eta gaurkoan iritsi zaizu.

Ione San Ildefonso eta Maialen Begiristain. ELEAK-Libre mugimendua.

2018-ko ekainak 29

Baina zein segurtasunen izenean? Gizarte sumiso, obediente eta berekoi bat helburu, errepresioa
segurtasunez mozorrotzen dute. Honen aitzakipean euren gizarte eredua inposatuz. Horretarako, tresna
ezberdinak baliatzen dituzte. 

Isuna jartzen dizun polizia da horietako bat. Jendarte obediente eta berekoia lortzeko eta disidentziak
isilarazteko helburuarekin, euskaldunok bizi dugun zapalkuntza anitza aurrera eramango duena. Polizia
armatua, gu beldurtzeko eta isilarazteko helburuarekin bere presentzia normalizatu nahi dute, baina ez
dugu hori asimilatuko! 

Errepresio beltza zein zuria, indarrean dauden biak ala biak baliatuko ditu poliziak. Beharren arabera
aplikatzen digute bata edo bestea, baita biak batera ere. SALBUESPEN legeak, 78ko erregimenean
mantendutako arkitektura juridikoaren oinordekoak. Urteen joanean beharren arabera moldatuz joan
direnak. 

Gaurkoan, Mozal Legeak ekarri gaitu testu hau idaztera. Datorren ingandean hiru urte beteko ditu lege
arrotz honek. Hiru urte dira lege honek gure eskubide zibil eta politikoak etengabe urratzen dituela. 16834
aldiz baino gehiago aplikatu dute
, izan ere guk ditugun datuak 2017. urtera artekoak dira EAEn eta
2016ko Martxora artekoak Nafarroan. 

Polizia epaile bihurtuz, dena delitu bihurtu dute eta bereziki sare sozialen erabilera. Guztiok beldurrarazi
nahi gaituzte, gaur besteei gertatutakoa, bihar guri gerta dakigukeela erakutsiz. 

Beldurra, bakardadea eta ezjakintasuna alde batera utzi eta elkartasuna, konpromisoa, babesa … zabaldu
nahi ditugu, kolore laranjaz margotu nahi dugu gure gizartea. 

Pasa den astean, Nafarroa zein EAEko legebiltzarkideei Mozal Legea indargabetzea eskatzen genien,
orain posible delako! 

Bitartean, zuei, norbanako zein kolektiboei, isuna jaso duzuenoi, mehatxatuak izan zaretenoi, inoiz
beldurra sentitu duzuenoi, amorrua, inpotentzia … zuei guztioi zera eskatu nahi dizuegu: Guretzat
desobedientzia, kolaborazio eza, intsumisioa edota ekintza zuzena, salaketarako bitarteko beharrezkoak
dira eta gure eskubideen eta askatasunaren defentsan eta praktikan makurrezinak izango gara horien
bidez. Horregatik, antolatzeko eta desobeditzeko deia luzatzen dizuegu. 

Mozal legearen aplikazioak salatu eta gure eskubide zibil eta politikoen defentsa egiteko deia. Gure
eskubideak urratzen dituztenean salaketa egiteko deia. 

Eta nola ez, desobeditzeko deia. Lege injustuak desobeditzea beharrezkoa delako. Uztailaren 1ean
desobeditu dezagun, egin ditzagun mikrodesobedientzia ekimenak, margotu dezagun Euskal Herria
laranjaz. Margotu dezagun Euskal Herria elkartasunez eta konpromisoz. 

Ez genuke artikulu hau amaitu nahi gure eskubide zibil eta politikoen aurrean erantzuteko gure
bitartekoak eskaini gabe. Horretarako, gurekin harremanetan jartzeko bi bide dituzue 632523369

telefonoan edo mugimenduasortzen@gmail.com helbidean. 

Desobedientziaz lortuko dugu LIBRE izatea!
Mozal Legeari ez!

Gehiago